Dokumentala
GIH 3. Osasuna eta ongizatea
GIH 5. Genero-berdintasuna
GIH 10. Desberdintasunak murriztea
GIH 11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
Spain, 2021 - 16'
Zainketak ezinbestekoak dira pertsona guztien sostengurako, osasunerako eta ongiza-terako. Gehienetan, familiaren, gizartearen edo erakundeen laguntzarik ez duten emakumeek egiten dute lan hori. «El peso sobre mí» (Pisua neure gain) dokumentalak bost lekukotza biltzen ditu, eta hausnarketa kritiko bat proposatzen du, zeregin horiek berekin dakarten isolamenduari, erantzunkideta-sunik ezari eta norberaren burua zaintzeko beharrari buruz, ikusezinak eta gutxi aintzatetsiak baitira gure gizarteetan.

Sinopsia

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Itxaso Díaz

Itxaso Díaz

Itxaso Díaz
Gallarta, Bizkaia, 1974.
Arte Ederretan lizentziatua eta Arte eta Teknologia doktoretza egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean.
Zinemagilea, dokumentalgilea eta ikus-entzunezko komisarioa da, eta bizitza-istorioen diseinuan, narratiban eta ikus-entzunezko alfabetizazioan espezializatua. Bere azken dokumentalek genero berdintasunarekin, giza eskubideekin eta funtzionaltasun-aniztasunarekin lotutako gai sozialak lantzen dituzte.
2004. urtetik aurrera, kultur kudeaketan ere aritu da, ikus-entzunezko erakusketekin lotutako proiektuen diseinuaren, koordinazioaren eta komisario lanaren bidez. Gaur egun, LAN, Lanaren Gaiari Buruzko Zinema Jaialdia, zuzentzen eta koordinatzen du.

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »