Lege-oharra eta Pribatutasun politika

Lege-oharra eta pribatutasun-politika

Mila esker Bilboko «Film sozialak» Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdiaren onlineko plataforma erabiltzeagatik. Garrantzitsua da guretzat zure pribatutasuna. Ohar honen bidez, gure pribatutasun-politikaren berri ematera gatozkizu.

Bilboko «Film sozialak» Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdia. 2020/09/25

 

LEGE-OHARRA

Enpresaren datuak

Kultura Communication y Desarrollo KCD ONGDren jabetzapekoa da filmsozialakstreaming.org webgunea. Elkartearen IFZa: G95550943; helbidea: Beurko Zaharra kalea, 3, 38. pabiloia, 12. bulegoa, Barakaldo (Bizkaia). Kultura Communication y Desarrollo KCD ONGDrekin harremanetan jartzeko (zuzenean eta bizkor), jo info@kcd-ongd.org helbide elektronikora, edo aurrez aipatutako posta arruntekora.

 

Helburua

KCD ONGDk «Eskaripeko bideoak» zerbitzua (Video on Demand) eskaintzen die bezeroei, filmsozialakstreaming.org webgunearen bidez.

Xede horietarako, «edukitzat» hartzen dira filmsozialakstreaming.org-en katalogoak bezeroen eskura jartzen dituen film, telesail eta ikus-entzunezko gainerako eduki guztiak. Bestalde, «zerbitzutzat» joko dira webgunearen bidez bai filmsozialakstreaming.org-ek bai hirugarren batzuek eskaintzen dituzten eskaripeko bideoak, txartel-sortak eta sustapen bereziak.

Webgunearen bidez eskuragarri dauden bitartean egongo dira indarrean eta izango dira baliozkoak baldintza orokor hauek eta webgunean ikusgai dauden gainerako lege-testu guztiak, hargatik eragotzi gabe baldintza orokorrak aldatzeko filmsozialakstreaming.org-ek duen eskubidea. Nolanahi dela ere, baldintzak aldatu, onartu eta/edo ordeztu ondoren webgunera sartzeko, bezeroak onartu egin behar ditu haiek.

Baldintza orokorrak eta kontratazio bakoitzari dagokion lege-oharra bete behar dituzte bai bezeroak bai webgunearen eta filmsozialakstreaming.org-ek baimendutako hirugarren batzuen baliabide eta sistemen bidez egiten diren kontratazio-prozesu guztiek («banatzaile baimenduak», aurrerantzean), eta ezin da kontratatu inongo zerbitzurik aldez aurretik baldintza orokor hauek eta lege-oharra onartzen ez badira. Ikusgai dauden bitartean izango dira indarrean baldintza orokorrak, osorik edo partez aldatzen diren arte. Bezeroak eskuragarri dituen unetik dira aplikagarriak baldintza orokor berriak.

Bezeroak balioz kontratatutzat eta lotesletzat joko dira webgunearen bidez bezeroek egiten dituzten zerbitzu-eskariak, betiere aldez aurretik identifikatu eta nortasuna egiaztatu badute, eman zaien erabiltzaile-izenaren eta pasahitzaren bitartez.

Honenbestez, bezeroari dagokio erantzukizun osoa baldin eta hirugarrenen batek haren erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz erosketarik edo zerbitzu-kontrataziorik egiten badu, webgunearen edo banatzaile baimenduen bitartez. Adingaberen batek erregistro-informazioa faltsutu eta webgunetik zerbitzurik kontratatzen badu, hau joko da: bazuela guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimenik eta haien ikuskaritzaren pean jardun dela.


Plataforma erabiltzeko arauak

Konpromiso hau bereganatzen du erabiltzaileak: baldintza hauei, legeari, moralari, gizarteak oro har onartzen dituen ohitura onei eta ordena publikoari jarraikiz erabiliko dituela plataforma eta han dauden eduki guztiak.

Halaber, erabiltzaileak hitzematen du:

- Bere helburu pertsonaletarako bakarrik erabiliko duela plataforma, eta, honenbestez, ez duela erabiliko inongo xede komertzialetarako.

- Dagokion nortasuna erabiliko duela filmsozialakstreaming.org-en erregistratzen bada, eta ez duela inongo hirugarrenik imitatuko edo mezu baten jatorria dela eta beste erabiltzaile batzuk nahas ditzakeen inongo jarduerarik egingo.

- Kasu honetan bakarrik erregistratuko dela filmsozialakstreaming.org-en eta hautatuko duela ordainketa-metodoren bat: kontuaren titularra bera baldin bada eta/edo hautatutako ordainketa-metodoak erabiltzeko legezko eskubidea baldin badu.

- filmsozialakstreaming.org-en erregistratzen bada, ez diela hirugarren batzuei azalduko edo haiekin partekatuko webgune hartan duen bere kontuko informaziorik.

- Onartzen duela zerbitzuak muga geografikoak izatea zenbait murrizketa direla medio (teknikoak, lege-alorrekoak eta eduki-hornitzaileenak). Denborak eta erabiltzailearen kokapen geografikoak aldatu egin ditzakete zerbitzuaren modalitateak, eduki digitala eta itxura; hori dela eta, erabiltzaileen kokapen geografikoa egiaztatzeko teknologiak erabiliko ditu filmsozialakstreaming.org-ek. Erabiltzaileak, berriz, ez du erabili behar inongo teknologiarik kokapen hori ezkutatzeko edo simulatzeko.

- Onartzen duela aldatu egin daitekeela bidaltzen zaion edukiaren ikusgarritasun-maila, erabiltzen den gailu-eredua zein den, eta faktore askok eragin diezaioketela, tartean dela Interneten abiadura ere.

- Onartzen duela zerbitzua Internetera konektatu behar dela. Erabiltzaileak Interneteko hornitzailearekin duen kontratua nolakoa den, datu-kargu gehigarriak beregana ditzake zerbitzua erabiltzean.

- Ez dituela urratuko —edo saiatuko dela ez urratzen— plataformaren eta hari konektatutako sare ororen segurtasun- eta autentifikazio-neurriak.

- Ez duela erabiliko plataforma filmsozialakstreaming.org-en edo edozein hirugarrenen eskubideak urratzeko, barne direla jabetza intelektualeko eskubideak.

- Ez duela egingo inongo jarduerarik plataforman ageri diren edukiak babesteko eta/edo haien gaineko eskubideak kudeatzeko softwarerik edo informaziorik aldatzen edo ezabatzen badu. 

- Ez duela aldatuko eta/edo baliatuko plataforma erabiltzaileen pribatutasuna urratzeko eta haiei buruzko informazio pertsonala eskuratzeko.

- Ez dela sartuko baimenik gabe plataformaren inongo ataletara eta hari konektatutako beste sistema edo sare batzuetara pirateria, faltsifikazioa, pasahitz-erauzketa edo legez kanpoko beste zeinahi baliabide erabiliz.

- Ez duela erabiliko inongo aplikaziorik filmsozialakstreaming.org-en eta/edo plataformaren zerbitzuei buruzko edonolako informazioa erauzteko.

- Ez duela egingo inolako jarduerarik hirugarren batzuei indarrean den legeria urratzen lagundu diezaiekeenik, zuzenean nahiz zeharka.

- Ez duela argitaratuko esteka-direktorioen zerbitzurik baldin eta egile-eskubideen babespeko obrak baimenik gabe argitaratzeko aukera ematen badute (peer-to-peer direktorioak, BitTorrent trackerrak eta abar).

- Ez duela egingo inongo jarduerarik egingo plataforma neurriz kanpo edo beharrik gabe asetzen duenik, edo beste nolabait plataformaren zein Interneteko beste erabiltzaile batzuen ekipo informatikoen funtzionamendua eta haren sistema eta sareena hondatzen edo eragozten duenik, edo gainerako erabiltzaileei filmsozialakstreaming.org-en zerbitzuak normal erabiltzea eta baliatzea oztopatzen dienik.

- Ez duela erabiliko plataforma honelakorik transmititu, instalatu edo argitaratzeko: birusak, kode gaiztoak, bestelako programa edo fitxategi kaltegarriak eta edonolako material iraingarri, laidogarri, arrazista, baldar, umilgarri, pornografiko, lizun eta mehatxagarririk, edo inor gogaitzen duenik.

- Ez duela erabiliko plataforma materiala publizitate- zein sustapen-lanetarako bidaltzeko, barne direla spamak, kateko mezu elektronikoak eta gisa horretakoak.

- Ez duela egingo inongo pirateria-jarduerarik. Bat dator erabiltzailea baieztapen honekin: baimenik gabe ikus-entzunezko edozein eduki erreproduzitzea eta jendaurrean jakinarazteak urratu egiten ditu egile-eskubideak, eta zehapen zibilak eta penalak jaso ditzake halakorik egiten duenak. Legearen aurkakoa da erabiltzaileak ikus-entzunezko edukiak baimenik gabe erabiltzea, oparitzea eta saltzea. Halaber, legearen kontrakoa izan daiteke ikus-entzunezko edukirako sarbidea emanez pirateriari laguntzea, eta jardunbide hori debekatu egiten dute erabilera-baldintza hauek.

 

Zerbitzuaren baldintzak

Librea eta doakoa da webgunean argitaratutako zerbitzuen katalogorako sarrera eta haien kontsulta, eta erabiltzaileek ez dute zertan erregistratu.

Bestalde, bezero gisa erregistratu behar dira erabiltzaileak webgunean ageri diren zerbitzuak kontratatzeko prozesuari ekiteko.

 

Erabiltzaile gisa erregistratzeko baldintzak

Erabiltzaile orok izan behar du pasahitza —pertsonala eta besterenezina, iraupen mugatukoa, gutxieneko luzera- eta segurtasun-baldintza batzuk bete behar dituena—, webgunearen lege-oharrak dioenari jarraikiz. Noiznahi alda dezake pasahitza erabiltzaileak, webgunean jasotako prozeduraren arabera. filmsozialakstreaming.org-ek ez du jakingo —inoiz— pasahitza, zeina zifratuta gordeko baita filmsozialakstreaming.org-en sistemetan.

 

Ordaintzeko moduak

Bateragarria da filmsozialakstreaming.org PayPalekin eta Visa zein MasterCard kreditu-txartelekin.

Txartelen eta/edo ordainketa-kontuen jaulkitzaile diren erakundeen egiaztapenak eta baimenak aplikatzen zaizkie filmsozialakstreaming.org-en ordainbide guztiei, baina erakundeak ez badu ordainketa onartzen ezin da jarraitu hasitako erosketa-prozesua egiten eta automatikoki geratzen da eskaria bertan behera; honenbestez, jotzen da ez dela kontratatu eskatutako zerbitzua. Harpidetza formalizatzean bakarrik kobratuko da zerbitzuen prezioa eta aplikagarri zaizkion zergei dagokiena.

Ordainketa elektronikorako, merkataritza elektronikoko ordainketa-pasabide bat instalatu du filmsozialakstreaming.org-ek, horretarako gaituak dauden bankuek eta erakunde pribatuek hornitua. Zifratu egiten dira xede horietarako filmsozialakstreaming.org-i lagatako datu guztiak, haien segurtasun- eta konfidentzialtasun-mailarik ahalik eta handiena bermatzearren, eta Secure Socket Layer protokoloaren arabera egiaztatutako zerbitzari seguru batean ostatatzen.

Inoiz ere ez ditu biltegiratzen filmsozialakstreaming.org-ek bezeroek lagatako datuak ordainketa-pasabidearen bitartez, eta erosketa zein ordainketa egin bitartean eta uko egiteko epea igaro arte bakarrik gordetzen ditu, dagozkion diru-kopuruak itzuli ahal izateko.

PayPal txartelaren bidez ere azkar eta seguru ordain dezake bezeroak, filmsozialakstreaming.org-ekin informazio finantzariorik partekatu gabe. Ordainbide hori hautatzen badu bezeroak, webguneak PayPalen orri segurura bideratuko du, non bere egiaztagiriak idatzi eta kobrantza onartu beharko baitu.

 

Zerbitzuei uko egiteko eskubidea

Eskubidea du bezeroak webgunearen bidez egindako erosketari uko egiteko; beraz, gustura ez badago uko egin diezaieke zerbitzuei, txartel-sortari eta berariazko sustapen bereziei, kontratua formalizatu eta 24 ordu igaro aurretik beranduenera ere, betiere bezeroak ez badu zerbitzua, txartel-sorta edo sustapen berezia erabili eta/edo ikusi, osorik zein partez. Atzera egiteko, mezu bat bidali behar da info@kcd-ongd.org helbidera, edo zalantzarik gabeko adierazpen bat helbide honetara: Beurko Zaharra 3, 38. pabiloia, 12. bulegoa, Barakaldo (Bizkaia). Bezeroa argiro identifikatu behar du adierazpenak, non kontratatutako zerbitzuei uko egiten diela adierazi behar baitu hark.

Erosketaren zenbatekoa barne hartzen du itzulketak, zeina produktua erosteko erabilitako sistema beraz ordaindu behar baita, itzulketaren kostuak kenduta (bezeroaren kontura).

hamalau egun natural igaro aurretik ordaindu behar da atzera egiteari dagokion kopurua, kontratuari uko egin zaiola zalantzarik gabe eta argiro jakinarazitako egunetik zenbatzen hasita.

Atzera egiteko eskubidetik kanpo geratzen dira:

- Zerbitzua ematea, baldin eta osorik edo partez gauzatu baldin bada.

- Eduki digitalaren hornidura (euskarri material batean egin ez bada), baldin eta jada hasia bada. Berariaz daki bezeroak eduki edo zerbitzuren bat deskargatzen edo ikusten hasiz gero galdu egiten duela atzera egiteko eskubidea kontratatutako zerbitzuei dagokienez.

- Azaroaren 16ko 1/2007 ELDko 103. artikuluan jasotako beste zeinahi ondasun edo zerbitzu.

 

 

PRIBATUTASUN-POLITIKA

Garrantzitsua da guretzat zure pribatutasuna. Ohar honen bidez, gure pribatutasun-politikaren berri ematera gatozkizu.

Zure informazio pertsonala filmsozialakstreaming.org-i ematen diozunean, espresuki ematen diozu baimena webgune horri informazio hori jaso, gorde eta pribatutasun-politika honi jarraikiz erabiltzeko. Webgunearen erabilera-baldintzetan sartzen da aipatutako politika.


Zer informazio-mota eskuratzen dugun

Gure zerbitzuak emateko, erabiltzaileen bi informazio-mota jasotzen eta tratatzen ditugu: eurek ematen diguten informazio pertsonala, eta automatikoki eskuratzen duguna.

Informazio pertsonalean sartzen da erregistratzean erabiltzaileak emandako identifikaziorako eta harremanetarako datu oro: izen-deiturak, helbide elektronikoa, jaiotze-data, sexua, telefono-zenbakia, helbidea, erabiltzaile-izena eta pasahitza. Doakoak ez diren edukiei dagokienez, berriz, PayPaleko kontuaren, baimendutako banatzaileen, kreditu-txartelaren eta abarren ordainketa-datuak jasotzen ditugu, guztiak ere erabiltzaileak berak emanak.

Bestalde, erabiltzaileak bere borondatez eman ez dizkigun zenbait datu ere biltzen ditugu, automatikoki; besteak beste, konexio-datuak (IP helbidea, gailu-mota, sistema eragilea, sarrera-operadorea, softwarearen bertsioa, cookieen informazioa eta abar), bai eta zerbitzuaren erabilerari buruzkoak ere (erosketa-historia, zenbat orduz erabili den zerbitzua, zer titulu ikusi diren…).

Honetarako erabiliko dira jasotako datuak: estatistikak, publizitatea eta azterketak egiteko, eta gure zerbitzua hobetu eta babesteko.

Hirugarren batzuekin ere egiten dugu lan, tresnak eta estatistikak lagatzen baitizkigute joerak aztertzeko eta zerbitzura sartzen diren erabiltzaile guztien informazio demografikoa eta erabilera-datuak biltzeko.  Anonimoa da informazio estatistikoa; dena den, cookieei buruzko politikan duzue informazioa zera jakiteko: nola mugatu sarbidea nabigatzailearen cookieei zerbitzu horietara.

 

Nola tratatzen ditugun zure datuak

Nor arduratzen da zure datuak jasotzeaz eta tratatzeaz?

Erakundearen izena: Kultura Communication y Desarrollo KCD ONGD

Helbidea: Beurko Zaharra 3, 38. pabiloia, 12. bulegoa, Barakaldo (Bizkaia)

Harremanetarako: info@kcd-ongd.org.org

 

Hartzaileak:

Ez dira lagatzen eskubideak berariazko baimenik gabe, legeak horretara behartu ezean.

 

Eskubideak:

Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzekoa, beste zenbait eskubideren artean (ikusi informazio gehigarria).

 

Zeure borondatez lagatzen dizkiguzu zure datuak (iraganean eta etorkizunean, horretarako dituzun baliabideetatik edozein erabiliz, eta onartu egiten duzu datu pertsonal horiei dagokien tratamendua ematea, zuk emandako baimenari eta tratamenduari jartzen diozun helburuari jarraikiz.

Apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorraren arabera (EB) —aurrerantzean, DBEO—, tratatu behar ditugun zure datuei buruzko informazioa eman behar dizugu, zure baimena baliozkoa izan dadin. Horregatik, arretaz irakurri behar duzu honako informazio hau.

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Erabiltzaileak onartu egiten du bere datuak honetarako erabiltzea:

- Erabiltzailearen erregistroa eta kontua kudeatzeko.

- Erabiltzailearekin harremanetan jartzeko zerbitzuari dagozkion gaiak jorratzeko eta informazio-eskariak, kontsultak eta erreklamazioak kudeatu eta betetzeko.

- Newsletterra bidaltzeko eta erabiltzaileari etengabe emateko gure zerbitzuari buruzko informazioa.

- Gure zerbitzua hobetu eta pertsonalizatzeko.

- Funtzionalitate eta zerbitzu berriak garatzeko gure erabiltzaileentzat.

- Azterketa estatistikoak egiteko.

 

Nori lagatzen dizkiogu zure datuak?

Ez dizkiogu inori lagatzen zure datu pertsonalak. Kasu hauetan bakarrik lagatzen ditugu: legeak horretara behartzen bagaitu, edo zeuk aldez aurretik horretarako berariazko baimena eman badiguzu.

 

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Zerbitzua emateko eta gure lege-eginkizunak betetzeko behar ditugun bitartean gordeko ditugu datuak. Gurekin harremanetan eta gure webgunera harpidetuta jarraitzen duzun bitartean gordeko ditugu zuk emandako datuak, hots, baja eskatzen eta datuak ezabatzeko agintzen diguzun arte.

Noiznahi eska dezakezu zure kontua ezerezteko.

 

Nola zaintzen ditugu zure datuak?

Jasotako datu pertsonalak ezkutuan gordetzeko eta zaintzeko dugun betekizunari jarraikiz, hitzematen dugu behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugula datuak aldatu, galdu, tratatu eta baimenik gabe eskura ez daitezen, DBEOaren arabera.

Abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren araberakoa da datu pertsonalen gure zaintzaren segurtasun-maila. ED horrek onartzen du abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa Garatzeko Erregelamendua, datu pertsonalak garatzeari buruzkoa. Bestalde, eskura ditugun baliabide tekniko guztiez baliatzen gara zuk lagatako datuak galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu edo ostu ez ditzaten, nolanahi dela ere, jakinarazten dizugu Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erabat menderaezinak.    

 

Nola kontrola dezakezu zure datuen kudeaketa?

Berriro gogoratzen dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkaratzeko eskubidea duzula, bai eta haien erabilera mugatzekoa eta beste norabait aldatzekoa ere, hasieran eman dizkizugun helbideetako edozeinetan eta info@kcd-ongd.org helbidean. Horretarako eskariarekin batera, NANaren fotokopia bidali behar diguzu, eta zehaztu guk zer egitea nahi duzun.

Doan balia zaitezke eskubide horietaz guztiez, zeinei buruzko informazio gehiago eskaintzen baitizugu, gardentasuna helburu dugula:

- Datuak eskuratu, aldatu eta ezabatzeko eskubidea: zure erabiltzaile-kontuko datu pertsonalen atalean dituzu ikusgai zure datu pertsonalak, edo horretarako jarritako beste zeinahi bideren bitartez.

- Aurkaratzeko eskubidea: zure abagune pertsonalak direla medio sortutako egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua aurkaratzeko eskubidea duzu. Horrelakoetan, datuak tratatzeari utzi egingo dio filmsozialakstreaming.org-ek, arrazoi hauengatik izan ezik: zio legitimoak, erreklamazioen aurkezpena edo defentsa, eta gure lege-eginkizunak bete beharra.

- Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eska dezakezu. Horrelakoetan, gure lege-eginkizunak betetzeko bakarrik gordetzen ditugu datuak.

- Datuak beste norabait eramateko eskubidea: eskubide hori aplikatzen bada, euskarri elektronikoan jaso ditzakezu zuk guri lagatako datu pertsonalak.

- Baimena kentzeko eskubidea: noiznahi ken dezakezu emandako baimena, hargatik eragin gabe tratamenduaren zilegitasunari. Zure datuak ezerezteko eskatzen badiguzu, utzi egingo diogu haiek prozesatzeari, baina kontuan izan ezingo dugula jarraitu zuri zerbitzu ematen eta, horretarako lege-oinarria dugun kasu jakin batzuetan, zure informazioa prozesatzen jarraituko dugula baita zuk baimena erretiratu eta zuren informazioa ezabatzeko eskatu ondoren ere.

Halaber, jakinarazten dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es). Nolanahi dela ere, pribatutasunarekiko dugun konpromiso irmoa dela eta, hau eskatzen dizugu: zuzenean guregana jo dezazula zure datu pertsonalen inguruko edozein arazo konpontzeko. Atsegin handiz lagunduko dizugu.

 

Datu pertsonalei buruzko politika honen aldaketa

Eskubidea du filmsozialakstreaming.org-ek politika hau aldatzeko, gerora etor daitezkeen legearen edo jurisprudentziaren alorreko berrikuntzetara eta industriaren jardunetara egokitzeko, betiere gure webgunearen erabiltzaileei aldez aurretik horren berri jakinarazita. Gomendatzen dizugu aldian behin orrialde hau begiratzeko, bertsiorik berriena ikus dezazun. Agiri honen goiko aldean duzu azken eguneratzearen data.

Argitaratzen den unetik du eragina pribatutasun-ohar berriak. Ohar berriaren aldaketak onartzen ez badituzu, zure eskubideetako edozeinez balia zaitezke, edo gure zerbitzua erabiltzeari utzi. Aldaketa horiek indarrean sartu ondoren gure zerbitzuak erabiltzen jarraitzen baduzu, jotzen da onartzen dituzula pribatutasun-politika berriak.

 

Inolaz ere ez diote eragiten aldaketa horiek filmsozialakstreaming.org-ek zure datu pertsonalak tratatzeko hautatua zenuen moduari. Inoiz zure datuak beste era batera erabili nahi baldin baditugu, haiek jasotzean adierazitako moduan ez bezala, posta elektronikoz jakinaraziko dizugu horren berri, eta zure baimena eskatuko.

Halaber, eskubidea du filmsozialakstreaming.org-ek zerbitzuak emateari uzteko erabilera-baldintzak eta indarrean den legeria betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »