Sinopsia
Lex, Kezita eta Bertha Togoko
hiriburuko (Lome) hiru gazte dira. Ezegonkortasun politikoak, ustelkeriak eta
langabeziak gazte gehienak etsipenean erorarazi dituen herrialde batean,
emakume izatea eta independentea izatea odisea bat da egunero. Dokumental honek
hiru emakume horien bizitzak kontatzen dizkigu, kapitulu banatan: umetan
jasandako sexu-abusuekin edo genero-identitatearekin lotutako traumak
aitortzeaz gain, beren borrokaren helburuak kontatzen dizkigute. Horiek dira
«berehalako ezinezkoak», ezinari ekinez errealitate bihur daitezkeen ametsak.
Fitxa teknikoa
Zuzendaria:
Elom Kossi Khaunbiow
Produkzioa:
Lafricaine D´architecture