2024 - 2'
Film honek, Euskal Herriaren bihotzean bizi diren lau pertsonengan jartzen du arreta, bakoitza kausa ezberdin batekin konprometitua baina denak mundua hobetzeko helburu komunarekin. Dokumentalak azpimarratzen duenez, elikaduraren, garraioaren, hezkuntzaren eta turismo iraunkorraren arloko keinu txikiek eragin positiboa izan dezakete, eta beste batzuentzat inspirazio-iturri izan daitezke. Dokumentalean 4 pertsonai ikusiko ditugu beraz, lehenik, Asteasun bizi den nekazaria, elikagaiak modu iraunkorrean lantzen dituena, lurra errespetatuz. Ondoren, unibertsitatera egunero bizikletan edo garraio publikoa doan ikaslea, honek kutsadura murrizketaren garrantziaz hitz egingo digularik. Jarraian, euskarako irakaslea, hizkuntza ez hitz egitetik irakastera igarotzeaz gain, honen herentzia kultural aberats hori maitatzen eta zaintzen erakusten digu. Azkenik nekazal turismo bat kudeatzen duen emakumea dugu, turismo jasangarria posible dela sinesten duena, bisitariei birziklatzea, ingurumena eta naturarekiko errespetua inkulkatzen dielarik. Bideo motz honen bidez, “Pauso txikien emaitza handiak” gure eguneroko ekintzetatik ingurumena, kultura eta komunitatea zaintzen nola lagun dezakegun hausnartzera gonbidatzen gaitu. Eguneroko sinpletasunetik mundua leku hobea izan daitekela, aldi berean keinu txiki bat, bihurtzen ari direnei egindako omendaldi izanik.
Edukia ez dago ikusgarri

Sinopsia

Film honek, Euskal Herriaren bihotzean bizi diren lau pertsonengan jartzen du arreta, bakoitza kausa ezberdin batekin konprometitua baina denak mundua hobetzeko helburu komunarekin. Dokumentalak azpimarratzen duenez, elikaduraren, garraioaren, hezkuntzaren eta turismo iraunkorraren arloko keinu txikiek eragin positiboa izan dezakete, eta beste batzuentzat inspirazio-iturri izan daitezke.


Dokumentalean 4 pertsonai ikusiko ditugu beraz, lehenik, Asteasun bizi den nekazaria, elikagaiak modu iraunkorrean lantzen dituena, lurra errespetatuz. Ondoren, unibertsitatera egunero bizikletan edo garraio publikoa doan ikaslea, honek kutsadura murrizketaren garrantziaz hitz egingo digularik. Jarraian, euskarako irakaslea, hizkuntza ez hitz egitetik irakastera igarotzeaz gain, honen herentzia kultural aberats hori maitatzen eta zaintzen erakusten digu. Azkenik nekazal turismo bat kudeatzen duen emakumea dugu, turismo jasangarria posible dela sinesten duena, bisitariei birziklatzea, ingurumena eta naturarekiko errespetua inkulkatzen dielarik.


Bideo motz honen bidez, “Pauso txikien emaitza handiak” gure eguneroko ekintzetatik ingurumena, kultura eta komunitatea zaintzen nola lagun dezakegun hausnartzera gonbidatzen gaitu. Eguneroko sinpletasunetik mundua leku hobea izan daitekela, aldi berean keinu txiki bat, bihurtzen ari direnei egindako omendaldi izanik.

Fitxa teknikoa

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »