Sinopsia
Bainugela bat, estetika
zaharrekoa eta arrosa. Bainuontzian, bi gazte erlaxatzen dira porru bat erretzen duten bitartean. Lur eskuinaldean dago, eta
Martín, ezkerraldean. Porruak eragina egiten duen neurrian, elementuen jatorriari eta sorkuntzari
buruz filosofatzen hasten dira. Martínek uste du dena asmatuta dagoela, gauza guztiek
izena dutela, eta ez badute, bilatu egin behar zaiela. Beren arteko harremanari
buruz hizketan hasten dira. Duela sei hilabete ezagutu zuten elkar, baina oraindik
bien artekoak ez du izenik. Lagunak dira, baina, halaber, sexu-harremanak izaten
dituzte. Martínek ez du argi zer diren, eta argitu egin nahi du. Lur elkarrizketari uko
egiten saiatzen da, gorroto du gauzei izena jartzea, ez zaio gustatzen bere
sentimenduei buruz hitz egitea, eta, horrelako egoeretan, ihes egiten du.