Spain - Western Sahara, 2024 - 90'
Bendak, diasporako gazte saharar batek, bere herriko haurren eta emakumeen etorkizunari buruzko galderak egiten dizkio bere buruari. Errefuxiatuen kanpamentuetara joango da, eta berarekin eramango gaitu bere bidaia emozional horretan, gatazkaren alderdirik humanoena ezagutzeko. Niñas de arenak Saharako haurren eta emakumeen etorkizuna aztertzen du, ikuspuntu berri, positibo eta esanguratsu batetik. Ikuslea apurka-apurka barneratuko da gatazkan, musikaren, erritmoaren, irudien eta metaforen bidez. Politika testuinguru hutsa da filmean, eta etxera itzultzeko borrokan tematuta dagoen herri baten ametsak eta drama dira ardatzak. Azkenik, trabatuta dagoen egoera gogor horretara egindako bidaia emozionalari amaiera emateko, ahotsa eta etorkizunerako desioak nabarmentzen dira.
Edukia ez dago ikusgarri
Sinopsia
Bendak, diasporako gazte saharar batek, bere herriko haurren eta emakumeen etorkizunari buruzko galderak egiten dizkio bere buruari. Errefuxiatuen kanpamentuetara joango da, eta berarekin eramango gaitu bere bidaia emozional horretan, gatazkaren alderdirik humanoena ezagutzeko. Niñas de arenak Saharako haurren eta emakumeen etorkizuna aztertzen du, ikuspuntu berri, positibo eta esanguratsu batetik. Ikuslea apurka-apurka barneratuko da gatazkan, musikaren, erritmoaren, irudien eta metaforen bidez.
Politika testuinguru hutsa da filmean, eta etxera itzultzeko borrokan tematuta dagoen herri baten ametsak eta drama dira ardatzak. Azkenik, trabatuta dagoen egoera gogor horretara egindako bidaia emozionalari amaiera emateko, ahotsa eta etorkizunerako desioak nabarmentzen dira.
Fitxa teknikoa
Zuzendaria:
Raúl Guillamón