Sinopsia

Tsimané, Mojeños, Movimas eta Yuracaré herriek mendeak daramatzate Muino Santuaren bila: oihanaren erdian dagoen leku sakratu bat da Muino Santua, eta herri horietako kideak sinetsita daude zoriontasuna aurkituko dutela bertan, besteak beste gizon zuriaren zapalkuntzatik libre dagoen toki bat delako.

Zurgintza-enpresen presio gero eta handiagoari aurre eginez, herriok ibilaldi bat antolatu zuten 1990ean, «Lurraldearen eta duintasunaren alde», eta gobernuaren egoitzaraino bertaraino iritsi ziren, Estatuari beren eskubideak aitortzeko eskatuz. Ekintza horrekin hasi zen lurralde behereetako herri indigenen borroka luzea, gerora Lurralde Indigena Multietnikoa (TIM) delakoaren sorrera ekarri zuena. Mugimendu horri esker, Boliviako Hego Amazoniako herri indigenek elkartasun-loturak sortu dituzte etnien artean, eta beren bizimodua berez den bezala erreproduzitzeko azken lurralde-babesleku bezala defendatzen dute TIM.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Fernando Cola

Fernando Cola

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »