Animazioa
Spain - Brazil, 2019 - 12'
nacional@agenciafrak.com

Sinopsia

Gordina, gutxi egina, puntuan egina eta oso egina. Zeramikazko plater baten gainean margotua, Rachel Patricio neskato gizena da, eta atsekabe bidea amarentzat. Nerabezaroan, Larissa Rahalek bere gorputza eta hilerokoaren indarra aurkituko ditu akuarela-pintzelkaden bidez. Gaztaroaren goraldian, klixe eta zarata digitalen artean, Raquel Virginia abeslariak bera izateagatik egunero aurre egin behar dituen arriskuak azaltzen ditu bere kantuetan. Metamorfosi etengabean dagoen buztina: horra Valquiriaren gorputza klimaterioan zehar eraldatzen. Brasilgo Zinema Berri eta Marjinalaren ikono Helena Ignez antzezleak, 35 mm-ko negatiboaren gainean tinta txinatarrez marraztuak, bere gorputza bere lanbide artistikorako garrantzitsua izan zela kontatzen digu, bai eta abusuak nola jasan zituen ere.

 

Bost emakumek, haurtzarotik zahartzarora bitartean, gorputzarekin izandako harremana erakusten digu animaziozko dokumental honek.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Camila Kater
Produkzioa: Agencia Audiovisual Freak S.L.

Camila Kater

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »