Sinopsia
Baginismoa baginaren muskuluen nahi gabeko uzkurdura da, eta horrek sarketa
eragozten du. Tratamendu espezifikorik gabeko arazo psikologikotzat jo izan da
beti baginismoa, baina Madrinas filmeko protagonistek gezurtatu egiten dituzte
teoria horiek, baginismoa fisioterapia bidez gainditzeko beren istorioekin.
Diana, Iraida eta Jacqueline proiektu artistiko bat prestatzen hasi dira,
eta ezagutzera eman nahi dute aurki. Montse duela urte batzuk hasi zen elkarte
bat antolatzeko lanean. Helburu bera dute denek: baginismoak inork ikusten eta
aipatzen ez duen zerbait izateari utz diezaion lortzea. Horretarako, beste ezer
baino lehen, izena eman behar diote, eta zertan datzan azaldu. Izan ere, ondo
dakizuenez, izenik ez duena ez da existitzen.
Fitxa teknikoa
Zuzendaria:
Laura Laplana
Produkzioa:
Banatu Filmak, S.L.